Ondorengo baldintzak onartzen ditut
Topatu Kultur Elkarteko bazkide izatea onartzen dut.
Eskubideak: urteko asanblada orokorrean parte hartuz proiektuaren inguruko balorazioa egin eta aurrera begirako erronkak diseinatu eta adostea. Betebeharrak: elkartearen helburuekin bat etorri eta horien lorpen bidean ekarpena egitea.
Bazkide egiteko emandako daturen bat aldatzen bada, norberaren ardura izango da aldaketaren berri ematea bazkidetza@topatu.eus helbidera idatziz.
Pribatutasuna:
Datuak Topatu elkartearen bazkidetzari lotutako kudeaketa eta kontuetan erabiliko dira soilik. Edozein unetan topatukide izateari uzteko nahia adieraziz gero, datuak datu basetik behin betiko ezabatuko dira.
KOLEKTIBOAKElkarte gisa egituratuta ez dauden kolektiboen kasuan, kide bat egin beharko da Topatuko bazkide taldearen izenean. Pertsona hori kontu korrontearen titularra izan beharko da nahitaez. Pertsona horrek kolektiboa ordezkatuko du urteko asanblada orokorrean.
Elkarte gisa egituratuta dauden taldeen kasuan, aldiz, nahikoa izango da elkartearen datuak ematea.